Aupa lagunok!
Irrien Lagunak taldeko kideak, berriro ere, gelako programazioaren inguruan aritu gara. Esan bezala, jardueretan zentratu eta orain arte kontutan hartu ez genuen xehetasun batekin egin dugu topo: programazioa denez, gaitasun desberdinak jorratzeko jarduerak planteatu behar ditugu bertan eta, orain arte, ingurumenean zentratutakoak soilik genituen pentsatuak. Horrenbestez, ideia berriei bueltak ematen ibili gara, hona hemen horietako batzuk: antzerki bat prestatzea (ahozkotasuna, gorputz adierazpena, plastika, sormena... lantzeko), txorimalo bat egitea (plastika landuz), negutegi erreal bat eraikitzea (matematikako neurriak lantzeko, adibidez)... Beraz, pixkanaka-pixkanaka bagoaz aurrera! Zer iruditzen zaizue?
Hurrengora arte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina