Programazioen aurkezpenekin jarraitu genuen ortziralean. Guk, Irrien lagunak taldeak, baratzearen eta baserriaren esperientzia kontatu genuen; baina, horrekin batera, bertze bi taldek ere beren aurkezpenak burutu zituzten (itsasoko animaliei eta euskal zein japoniar kulturei buruzkoak) . Erran beharra dago, lehenengo egunean bezala oso aurkezpen originalak eta interesgarriak izan zirela. Adibidez, Bostak taldeak bere programazioa praktikan jarri zuen, baita horren bideo laburrak guri erakutsi ere.
Aukeratutako eta landutako gaiei dagokienez, egokiak eta interesgarriak direla errango nuke. Batetik, gure herria kostaldeko herria da eta, beraz, itsasoko animalien gaia gertutik eta egunerokotasunean lantzeko aukera izango genuke. Gainera, haurrak naturarekin kontaktuan egongo liratekeela ezin da atzendu. Bertzetik, gaur egungo gizartean nagusi den kulturaniztasuna kontutan hartuz, erabat beharrezkoa iruditzen zait bertze kulturen berri ematea gelan, haurrek uler dezaten kultura eta bizimodu ezberdinak daudela munduan, bakarrak eta guztiz errespetagarriak denak. Norberak bere kultura maitatzea eta zaintzea beharrezkoa iruditzen zait niri; beraz, gure gelan atzerritarren bat egonez gero, interesgarria izango litzateke bere kulturaren inguruko lanketa bat egitea. Zer diozue zuek?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina