Gabon, irakurle! Pasa den astean unibertsitatean
istriputxo bat izan nuen eta bete behar nituen paperak zirela eta, ezin izan
nuen ostiralean klasera joan. Hala ere, aipatzekoa da erronka berri batekin
aurkitzen garela hontakoan: programazio bat sortzea!
Lehenengo aldia izango da horrelako proposamen
pedagogiko bat egiten duguna eta badakigu ez zaigula erreza suertatuko.
Gainera, argi dugu programazio bat prestatzearekin ez dugula inolaz ere dena
ikasiko eta trebatzen jarraitu beharko dugula, etengabeko formakuntzaren
baitan. Hala ere, biderik luzeena ere pauso batez hasten dela diote eta gu,
kasu honetan, gogotsu gaude lehenengo pauso hau emateko! Horregatik, dagoeneko
landu nahi dugun gaia aukeratu dugu: baratza
eta baserria.
Taldearen baitan Aiora eta biok landa eremukoak
izanik, aukeratutako gaiak nolabaiteko indarra ematen digula aitortu beharra
dut; izan ere, baratza edota baserriko bizimoduari behar adinako garrantzia
ematen ez zaiola uste dugu eta ezinbestekoa iruditzen zaigu honen trataera.
Horrela, haurrek txikitatik Euskal Herriko hainbat txokotan bizirik diharduen
bizimodua uler dezaten ahaleginduko gara, gure kultura ulertuz eta harekiko
interesa piztuz. Honez gain, naturarekin erlazioa daukaten gaiak landuko
dituzte eta baita bizi osasuntsu bat izateko beharrezko elikagaiak ere, hala
nola, barazkiak, fruituak…
Testuinguruari begira, ikastetxea nire herrian,
Lekarozen, kokatzea erabaki dugu. Hau Baztanen aurkitzen den herri ttipi eta
xume bat da, 350 biztanle inguru dituena. Horrela, gure ikasgelak 12 ikasle
inguru edukiko dituela pentsatu dugu, horien artean lau etorkin topatuz. Buruan
ideia aunitz ditugun arren, momentuz ez dugu aunitz gehiago aurreratu.
Oporretan indarberritu eta berriro gogotsu itzultzean jakingo duzue gehiago…!
Lekaroz, Baztan |
Ordura arte, ongi segi eta bihurri portatu!!
Nekane
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina