Kaixo, irakurle! Gaurkoan teoria curricularrei eta
curriculum maila ezberdinei buruz idaztea dagokit. Elkarjartze moduan burutzeko
proposatuta zegoen hasiera batean jarduera hau eta, espero zen bezala atera ez bazen ere,
klasekideengandik entzundako eta jasotako ideiak biltzen saiatuko naiz.
Curriculuma hiru
teoria curricularretan oinarritua dago: teknikoa, praktikoa, eta kritikoa:
- Teknikoa:
Irakasleak teknika ezberdinak aukeratuko ditu ikasleak hobetu dezan, hau
da, estrategiak erabiliko ditu. Horrela, zenbat eta baliabide gehiago egon,
orduan eta hobe izango da. Aipatzekoa da, gainera, ebaluazioak emaitzak
besterik ez dituela hartzen kontutan.
- Praktikoa: Teoria
honen baitan, egiteari ematen zaio garrantzia. Aurrekoan ez bezala, emaitzaz
gainera, prozesua ere kontutan hartzen da eta arras garrantzitsua da
gainera.
- Kritikoa: Irakasleak
autokritikoa izan behar du eta ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatu
behar du. Hausnarketa oso garrantzitsua izango da, jakin behar baita
zergatik egiten ditugun gauzak, zertarako, horrek zer lotura egitera
eramaten gaituen… Gainera, testuingurua
kontutan hartzea ezinbertzekoa da: irakaslea, ikastaldea zein ikasle
bakoitza, lekua, denbora historikoa, egoera sozio-ekonomikoa...
Teoria bakoitzetik Curriculum mota ezberdin bat sortzen dela erran beharra
dago. Zer da, baina, benetan curriculuma? Ikasketa prozesuarekin lotuta egoteaz
gainera, momentu historikoarekin zein gizartearekin ere lotuta dagoela ezin
dugu ahaztu; segun eta zein momentu eta lekutan egon, desberdina izango da.
Testu liburuek, esaterako, ez diete
ikasle bakoitzaren beharrei erantzuten eta, beraz, hauek moldatzea interesgarria
(beharrezkoa) da. Horri lotuta, ebaluazio irizpideak ere errealitatearen
arabera egokitu behar direla aipatu beharra dago.
ZEHAZTAPEN
MAILAK:
Curriculumaren zehaztapen mailei dagokienez, orokortasunetik
zehaztasunera jotzen badugu, honako hau topatuko dugu:
1. Dekretua. LOMCE legea edota Heziberri dekretua, esaterako.
2. Ikastetxeko proiektua.
3. Gelako programazioa.
4. Egokitzapenak (ACI).
Hau izan da dena gaurkoz, laister arte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina